HISTORIA
HISTORIA
Luis Elejalde - Rogelia de Álvaro HLHI Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoa da. El Pilar auzoan kokatua dago, Gasteizko iparraldean.
Luis Elejaldek 1982ko azaroaren 29an ireki zituen ateak Lehen Hezkuntzako ikastetxe gisa. Gasteizko Udalak utzi zituen lurrak eta Eusko Jaurlaritza arduratu zen ikastetxea eraikitzeaz. Lehen urteetan, prefabrikatuak zituen orube batean funtzionatu zuen.
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuarekin eraikitako lehen ikastetxea izan zen, eta, horregatik, Carlos Garaikoetxea lehendakaria joan zen inauguraziora. Hezkuntza kontseilari Miguel Etxenike eta José Angel Cuerda alkatea ere bertaratu ziren.
Luis Elejalde - (1898/12/10-1982/03/12)
Rogelia de Álvaro - (1895/01/13-1971/08/27)
1996an Rogelia de Álvaro haur eskolarekin elkartu zen eta Luis Elejalde - Rogelia de Álvaro HLHI izena hartu zuen, biak ospe handiko irakasleak. Rogelia de Álvaro Panama kalean zegoen eta Haur Hezkuntza bakarrik eskaintzen zuen, D eredurako konpromisoarekin. Bateratzearekin batera, Luis Elejalde ikastetxeak euskararen aldeko apustua egin zuen, eta pixkanaka A eredutik D eredura igaro zen.